Abel Barriola

Abel Barriola

Abel Barriola Ezkurra, pilota arloan Barriola deituraz ezaguna, (Leitza, Nafarroa Garaia, 1978ko maiatzaren 18a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari aritzen zen. Hastapenetan, 1998tik 2003raino, Asegarce enpresarekin zuen kontratua; eta, 2003ko urtarriletik 2017ko maiatzean erretiratu zen arte, Asperekin. Esku huskako pilotarien artean, hiru txapelketa nagusiak (buruz burukoa, binakakoa eta lau eta erdikoa) irabazi dituzten bakanetakoa da. Izaeraz apala eta langilea, oso maitatua da hala pilotarien nola zaleen artean.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1978-05-18) 46 urte
Ingelesa, Euskara
pilotari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA