Adela Ibabe Ortueta (Aramaio, Araba, 1945eko azaroaren 23a – Barakaldo, Bizkaia, 1973ko otsailaren 11) ikastolako andereñoa izan zen Arrasaten (Gipuzkoa), 1960ko hamarkadaren amaieran eta 1970ekoaren hasieran. 1973an, ezkongabe haurdun zela, legez kanpoko abortu ebakuntza baten ondorioz hil zen. Garaiko giro sozialean heriotzak sortu zuen samina eta ezinegona jaso zuen Oskorri taldeak Natxo de Felipek eta Gabriel Arestik idatzi zuten Adela abestiarekin.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)