Aimar Olaizola

Aimar Olaizola

Aimar Olaizola Apezetxea, pilota arloan Olaizola II.a deituraz ezaguna (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1979ko azaroaren 13a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Baiko Pilota enpresarekin. Esku huskako pilotako lehiaketa nagusietan (buruz burukoa, binakakoa eta lau eta erdikoa) Aimar Olaizola da irabazlearen txapel gehien jantzi dituena, jardunean diren pilotarien artean: hamalau txapel, guztira. Esku huskako inoizko pilotari guztien zerrendan, 20 txapel jaso zituen Julian Retegi handia baizik ez da gorago ageri titulu kopuruari dagokionez. Olaizola da historian final gehien jokatu duen pilotaria. Aimarren kirol ibilbideko joko boladarik onena, 2011, 2012 eta 2013. urteetan izan da. Olaizola II.aren ezaugarri nabarmenenetakoak dira ezker gantxo ikaragarria eta defentsa, baina postura guztiak ezin hobeto kontrolatzen ditu, ezkerrarekin batez ere. Ezagunak dira Juan Martinez de Irujoren aurka jokatu dituen partida ikusgarriak, buruz buru bereziki; izan ere, esku huska, Irujo eta Olaizola dira pilotari nabarmenenak XXI. mendean. Aimar Olaizola Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusian nabarmendu da gehien; Olaizolaren ezaugarrietara hobekien egokitzen den neurria da, horixe du txapelketarik gogokoena, eta bera da neurri horretan txapel gehien (zazpi) jantzi duen inoizko pilotaria.Bilboko Bizkaia pilotalekuan 2021eko irailaren 15ean egindako prentsaurreko batean iragarri zuen pilota profesionaletik erretiroa hartuko zuela, azaroaren 13an.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1979-11-13) 44 urte
Gaztelania, Euskara
esku huskako pilotari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA