Ainara Maia Urrotz —Ainara Maya izen-deiturez ere ezaguna— (Irun, Gipuzkoa, 1976ko ekainaren 6a) euskal idazlea eta itzultzailea da. Euskal Filologiako lizentzia eskuratu zuen 2002an, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa masterra 2004an. Euskara du ama hizkuntza, eta berak esana da «euskarak nau ni egiten»; horrez gain, gai da gaztelaniaz, frantsesez, alemanez, ingelesez eta txekieraz komunikatzeko.2008tik 2014ra Brnoko Masaryk Unibertsitatean (Txekian) aritu zen euskara irakurle lanetan. Harrezkero, trebatzaile, irakasle, itzultzaile eta euskara teknikari lanak txandakatu ditu.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)