Aines Dufau Lakaberatz

Aines Dufau Lakaberatz (Donapaleu, 1965eko urtarrilaren 19a) baxenafar pedagogo eta hizkuntzalaria da. Euskal Ikasketetan lizentziaduna da (Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea). Uztaritzen egoitza duen Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuaren zuzendaria da. Elkarte honek euskararen eta euskarazko irakaskuntza hedatzen laguntzen du. Ikasmaterialgintza sortzea, Animazio pedagogikoak eta dokumentazio zerbitzu bat kudeatzea dira elkarte honen lan ildo nagusiak. Gaur egun, Ikasek 28 000 bat liburu, CD eta DVD baditu, kasik guziak euskaraz, oroz gainetik euskara(z) ari diren ikasleentzat eta irakasleentzat bilduak: eskuliburuak, entziklopediak, literatura obrak, dokumentalak... Katalogoa sarean kontsultagarri da, eta notizia guztiak deskargatzen ahal dira.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Akitania Berria
Emakumezkoa
(1965-01-19) 59 urte
Frantsesa, Euskara
pedagogo, hizkuntzalari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA