Ainhoa Aznarez Igarza (Iruñea, 1970eko abuztuaren 4a) nafar haur hezitzailea eta Ahal Dugu politikari bat da. Aurretik, UGT sindikatuan aritua da, eta 2003-2007 artean Iruñeko Udaleko PSNko zinegotzia ere izan zen, gerora Ahal Dugu alderdira igaroz. 2015eko ekainaren 17an Nafarroako Parlamentuko lehendakari aukeratu zuten, izendapen hitzaldian bere burua euskaldun, feminista eta errepublikar gisa definituz.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)