Miren Aintzane Ezenarro Egurbide (Getaria, Gipuzkoa, 1971ko martxoaren 18a -) VIII. eta IX. legegintzaldietako Aralarreko eusko legebiltzarkidea izandakoa da. 2012ko apirilaren 4an alderdiak kanpoan geratu zela adierazi zuen eta uztailaren 31n legebiltzarkide kargua utzi zuen. Horretaz gain, Elkarri gizarte mugimenduko Lantegi Nazionaleko kidea izan da 6 urtez eta taldeko aldizkariaren arduraduna lau urtez. 1999an hartu zuen politikan ibiltzeko erabakia, Lizarrako Akordioaren garai hartan ETAk orduko su-etena apurtu ondoren. Gaur egun "Gogora" Institutuko zuzendaria da. Kazetaritzan (1989-1994) eta Soziologian (1991-1996) lizentziatua da EHUn, eta Giza Eskubideak eta Botere Publikoak Masterra gauzatu zuen (2013ko iraila) unibertsitate berean.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)