Aitor Esteban

Aitor Esteban

Aitor Esteban Bravo (Bilbo, Bizkaia, 1962ko ekainaren 21a) politikari jelkidea da. Lanbidez unibertsitateko irakaslea da, Deustuko Unibertsitatean. Ibilbide akademiko zabala du, eta Zuzenbidean doktorea da. Gaztetatik sartu zen politikan, lehenik EGIn eta gero EAJn. Aurrena Bizkaiko Foru Aldundian ibili zen, eta gerora Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari izatera iritsi zen. 2004tik aurrera Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua da EAJren taldean, Bizkaian hautetsia. 2013az geroztik EAJren Kongresuko taldearen bozeramaile lanetan dihardu. Alderdi bereko Itxaso Atutxa du emazte.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Bizkaia
Gizonezkoa
(1962-06-21) 62 urte
Gaztelania, Euskara
politikari, legelari, unibertsitateko irakasle

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA