Aitor Etxarte Berezibar (Arrasate, 1956ko otsailaren 7a - Iruñea, 2020ko abenduaren 18) pedagogoa eta euskaltzalea zen. Arrasaten jaio, baina bizitza profesionala eta lan kulturala Iruñean egin zuen, bereziki euskararen aldeko lan luzea eginez. Hedoi Etxarte idazlearen aita zen, eta biek konpartitu dute beti Euskal kulturgintza, hezkuntza eta euskara lantzeko kezka.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)