Aitor Osa

Aitor Osa Eizagirre (Itziar, Gipuzkoa, 1973ko irailaren 9a) euskal txirrindulari profesional izandakoa da. Afizionatu mailan, Cafes Fortaleza taldean aritu zen eta Trutziozko saria bereganatu zuen 1992ean. Profesionala izatea amets, bereak eta bi egin zituen bete ahal izateko, 1995ean Euskadi taldearekin debutatu zuen arte. Handik Banestora egin zuen salto, eta 2006an Libertyn zebilela gogoz kontra erretiratu behar izan zuen. Garaipen eta postu on andana lortutakoa, 2002ko Euskal Herriko Itzulia da agian bere lorpenik handiena. Egun, urdaiazpikoak saltzen dituen enpresa batentzat egiten du lan. Sarritan, ETB kateko txirrindularitza laisterketen emisioetak esatari modura parte hartu ohi du. Bestalde, azken aldian mendi lasterketan lehiatu ohi da, horien artean, adibidez, Zegama-Aizkorri Maratoia. 2009 urtean Sorginen lasterketa irabazi zuen.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1973-09-09) 51 urte
Gaztelania
txirrindulari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA