Aitor Ruiz de Egino

Aitor Ruiz de Egino (Hernani, Gipuzkoa, 1971ko martxoaren 7a) artista hernaniarra da. Bere lanean eskulturak eta pinturak nabarmentzen dira batik bat, baina garaikurrak eta zinema, museo nahiz etxebizitzetarako diseinuak eta eraikuntza-lanak ere egiten ditu. 3D inprimatzaileekin ere hainbat artelan dauzka eginak. Enpresa-munduan ibili ostean, 36 urterekin lana utzi eta hasi zen arteaz bizitzen. Material ugarirekin lan egiten du (aluminioa, papera, zeramika, egurra, brontzea, altzairu herdoilgaitza, porexpana...), baina aluminioa da bere materialik kutunena.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1971-03-07) 53 urte
Gaztelania, Euskara
artista

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA