Aitor Urresti González (Bilbo, 1975eko urtarrilaren 15a) euskal herritar politikaria da. 2012ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundetan Equo alderdiko zerrendaburua izan zen Bizkaitik, baina ez zuten eserlekurik lortu. Hainbat elkartetan hartu du parte, tartean Fracking EZ Araba eta Bizkaiko biltzarretan. Ingeniaritza ikasi ondoren, EHUn dabil irakasle.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)