Aitziber Irigoras Alberdi (Durango, 1973ko irailaren 9a) bizkaitar legelari eta politikaria da. Deustuko Unibertsitatean zuzendaritza ikasi ondoren, irakaslea moduan aritu zen. 2008an Juan Jose Ziarrusta alkatea hil eta gero, Durangoko alkate bilakatu zen. Geroago 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Aitziber Irigoras hautatu zuten alkate berriro. Irigoras (EAJ) Bildu koalizioaren hautagai Urdaspal Bolinagari gailendu zitzaion, nahiz eta biek 8 boto eskuratu udal bilkuran (Bilduren hautagaiak Aralarren botoak ere jaso zituen), EAJ alderdirik bozkatuena izan baitzen. 2015eko hauteskundeen ondoren, berriro hautatu zuten alkate EAJren (8) eta PSE-EEren (2) zinegotzien babesarekin eta PPren (1) abstentzioari esker.2019ko hauteskundeen ondoren, Ima Garrastatxu Urbaneja (EH Bildu) hautatu zuten alkate, EH Bilduren 7 boto eta Herriaren Eskubidearen 4 botoei esker.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)