Aitzol Atutxa Gurtubai (Dima, Bizkaia, 1988ko uztailaren 17a) bizkaitar aizkolaria da. 2007tik aurrera Bizkaiko txapelduna da, eta 2014tik 2018 arte Euskal Herriko txapelduna ere bai. EHUn Enpresa Zientzietan diplomaduna da, eta Negozioen Kudeaketan graduatua. Bi familia-enpresaren arduradura da ), eta 2020ko otsailaz geroztik Dimako Garena jatetxearen jabea. Bi semeren aita da.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)