Alberto Iglesias Fernández-Berridi (Donostia, 1955eko urriaren 21a) euskal musikagilea da. Batez ere emankorra da haren ibilbidea zinema arloan, soinu-banda egile moduan. Hainbat sari lortu du bere lanarekin. Bereziki Julio Medem eta Pedro Almodóvar zuzendariekin lan egin du, eta oihartzun handia eduki duten pelikulen soinu-banden artean "The Constant Gardener"-ena dago.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)