Amaia Lasa

Amaia Lasa

Amaia Lasa Alegria (Getaria, Gipuzkoa, 1948ko abuztuaren 8a) irakaslea eta euskal idazlea da. Ikasketak Donostian egin zituen (batxilergoa eta irakasle-eskola) eta 1965. urtearen inguruan amaitu zituen. Geroago, Filologia ikasketak hasi zituen, eta 2. urtean utzi zituen. 17 urte zituela, irakasle-ikasketak egiten ari zela, poesia idazten hasi zen, eta, Ricardo Arregirekin eta beste ikaskide batzuekin batera. Zeruko Argia aldizkarian lagundu zuen. 1969an, Suitzara joan zen Fribourgon literatura-ikastaro bat egitera. Handik itzuli zenean, 1971n bere lehen liburua, Poema bilduma, argitaratu zuen, Mikel nebarekin lankidetzan.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Emakumezkoa
(1948-08-08) 76 urte
Gaztelania, Euskara
idazle, Irakasle, poeta

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA