Ana Isabel Oregi Bastarrika (Eibar, 1965) politikaria da. 2012ko abenduaren 17tik 2016ko azaroaren 28ra arte Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua izan zen. Gaur egun Gasteizko EAJko zinegotzia da. Lanbidez arkitektoa da; hirigintza-funtzionarioa Gasteizko Udalean, hain zuzen. Arabako Etxebizitza eta Lurralde Politikarako ordezkaria izana da, Eusko Jaurlaritzako Uren zuzendaria ere izan zelarik (2001-2005). Ondoren Ingurugiro eta Lurralde Politikarako kontseilari-ordea ere izana da. 2012ko abenduaren 17an Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburu izendatua izan zen.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)