Anaje Narbaiza Aldai (Bergara, Gipuzkoa, 1960ko azaroaren 19a) euskaltzalea, sindikalista, herrigintzan eta baserri munduan errotua da. Antzuolako Elay S.L. enpresako langilea. Metrologia eta kalitatearekin lotutako lanetan dihardu bertan. Bere ekarpenik esanguratsuenak euskalgintzaren arloan eman ditu. Hainbat sari jaso ditu Elayren izenean enpresak euskararen normalizazioaren alde egindako ahaleginagatik eta euskara bertan txertatzen egindako lanagatik. 2022ko azaroan, Elay enpresako ordezkari gisa, Elhuyarrek enpresen euskalduntzean egindako lanaz hitz egin zuen. Fundazioak egindako euskara planei esker, lana «erdaraz egitetik euskaraz egitera» igaro direla adierazi zuen, besteak beste. Euskaraldiko txapa sartu zuen gero kutxan.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)