Andrés «Ander» Gil García (Barakaldo, 1974ko otsailaren 9a), bizkaitar politikaria da, Burgosko probintzian bere ibilbide politikoa egin duena. Lanbidez maisua, PSOEren kidea da. Mena Haraneko alkate eta senataria izan da 2011tik eta Talde Sozialistaren bozeramailea Senatuan 2017-2021 bitartean. Espainiako Senatuko presidentea da 2021etik.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)