Ander Izagirre (Donostia, Gipuzkoa, 1976ko otsailaren 26a) kazetaria eta idazlea da. Bere lanak batez ere bidaiei buruzkoak izan dira. Altaïr, National Geographic edo beste zenbait hedabidetan egindako ekarpenez gainera, El Testamento del Chacal, Los Sótanos del mundo, Beruna patrikan, Trekking en la costa vasca eta Cuidadores de mundos bidaia-liburuen egilea da. Bestalde, bere bidaien kronika eta han-hemengo pasadizoak jasotzen ditu bere blogean. Kirolaren inguruan ere idatzi du, eta hala, txirrindularitzarekiko duen zaletasunaren ondorioz, Plomo en los bolsillos liburua idatzi zuen. Liburu honetan, Frantziako Tourraren inguruko pasadizoak kontatzen ditu. Mi abuela y diez más liburuxkan aldiz, Errealaren 80. eta 90. hamarkadetako ibilbidea kontatzen du autobiografikoa den haur baten ikuspuntutik.2015.urtean, Europako Kazetaritza saria eman zioten, European Press Prize, Kolonbiako talde paramilitarrei buruzko erreportaje batengatik.2017an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen saiakera kategorian Potosí lanagatik.2018. urtetik, ostegunero, zutabe bat idazten du Diario Vasco egunkariaren kontrazalean.2021. urtean, Italiako Giroari eskainitako liburua argitaratu du, 'Cómo ganar el Giro bebiendo sangre de buey' izenekoa.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)