Andoni Imaz Garmendia (Donostia, 1971ko irailaren 5a - ) euskal herritar futbolari ohia da. Donostian jaioa bazen ere, umetan Billabonan bizi zen. Gaur egun Athleticeko lehen futbol-taldearen ordezkaria da.Euskal Herriko futbol selekzioarekin lau partida jokatu zituen. Futbola utzi eta gero, politikari ekin zion eta EAJ alderdiaren Kirol Zinegotzia izan zen Tolosan 2003 eta 2007 artean. Harrezkero politikatik at dago.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)