Andoni Sagarna

Andoni Sagarna

Andoni Sagarna Izagirre (Donostia, Gipuzkoa, 1947ko uztailaren 11) ingeniaria eta euskaltzaina da. Euskara modernizatzeko eta hainbat arlotara zabaltzeko asmoz XX. mendearen bukaeran bizi izan zen prozesuan aitzindari izan da, bai terminologiaren aldetik, bai hizkuntzaren teknologiaren aldetik. Erretiroa hartuta Elkar enpresa taldeko I+G+b arloko zuzendaria izatetik.Euskararen aldeko hamaika lanetan jardun du bere ibilbidean zehar: euskara irakasten eta euskarazko materiala sortzen, besteak beste (hiztegiak, entziklopediak, ikastoletarako materiala...). Zientzia eta euskara uztartu ditu. Elhuyar taldearen sortzaileetako bat izan zen eta UZEIn jardun zuen lanean. Euskaltzaindian ere hainbat ardura izan ditu; 80ko hamarkadatik euskaltzain urgazlea da eta euskaltzain osoa 2006tik.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1947-07-11) 77 urte
Gaztelania, Euskara
idazle, teknologo, hizkuntzalari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA