Ane Gabarain Gaztelumendi (Donostia, 1963ko ekainaren 2a) euskal aktorea da. Sarritan telebistan lan egin badu ere, zinema eta antzerkia ere jorratu ditu. Euskal Herrian batez ere Bi eta bat, Jaun ta Jabe eta Mi querido Klikowsky telesailengatik da famatua. Espainia mailan paper txikiak egin izan ditu gehienetan, horien artean Álex de la Iglesiaren bi filmetan: La Comunidad eta 800 balas. Arte Dramatikoko Ikasketak egin zituen Antzertin eta Deklamazioa Donostiako Udal Kontserbatorioan.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)