Ane Iturzaeta Agirre (Donostia, 1995) Informatikaria da, microsoften lan egiten du eta 2021ean Gladys saria irabazi zuen.Informatikako Ingeniaritza eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun Microsoft-en egiten du lan Data&AI taldeko Customer Engineer bezala. Emakumeak zientzian sustatzeko proiektuetan parte hartu du: #MakeWhatsNext iniziatiba, Zientziari- So Proiektuko enbaxadorea (EHU/UPV) 2016-2017 ikasturtean, WONNOW Sariaren irabazleen mentorea (STEAM), Hainbat hacktonetan parte hartu du, baita klaseak eman irakasle gonbidatu bezala hainbat unibertsitateetako ikasketetan. Etorkizunean Adimen Artifizialaren munduan gehiago sakontzen eta enpresei eta administrazio publikoei beren transformazio digitalean laguntzen ikusten du bere burua.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)