Anjel Alkain
© Anjel Alkain / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0

Anjel Alkain

Anjel Alkain (Andoain, Gipuzkoa, 1966) euskal umorista, aktorea eta telebista aurkezlea da. Antzerkia ikasi zuen Donostiako Antzerki Eskolan Niko Lizeaga eta Jose Maria Berasategirekin. Ondoren, Hankagorri taldearekin bat egin eta kale antzezlanak egiten jardun zen. Sorginen laratza telebista saioan agertu zen arte ez zen ezaguna, baina harrezkero Wazemank, Noaoa, Brinkola, Finlandia, Kontuz atsuak! eta Kontrako eztarria telebistako umore saioetan aritu izan da, ETB 1ean, aurkezle eta aktore lanetan. Egun, ETB 1eko Zuek Hor saioan dihardu, aktore gisa soilik. Gaur egun Eitb-ko Bagoaz saioan parte hartzen du. Aktore gisa lan egin arren landetxe bat ere badu, Hernanin. Gaur egun Gipuzkoako Asteasu herrian bizi da bere familiarekin.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1966-01-01) 58 urte
Gaztelania, Euskara
komediante, telebista-aktore

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA