Antton Elosegi Aldasoro (Tolosa, Gipuzkoa, 1944) itzultzailea, abokatua, filologoa eta irakaslea da. Aitzindarietako bat izan zen administrazioko eta zuzenbideko gaiak euskaraz lantzen; eta itzultzaile aitzindarietako bat izan zen Donostiako udalean hamar urtez, 1979tik 1989ra.Gero 2009an jubilatu arte Euskara juridiko irakatsi zuen Donostiako Zuzenbide Fakultatean, Euskal Herriko Unibertsitatean. 2002an aurkeztu zuen doktorego-tesian zuzenbideko euskal hizkera berezia sakonki aztertu zuen eta terminologiaren azterketa linguistikoa eta terminologikoa landu ere.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)