Arantza Illarramendi

Arantza Illarramendi Etxabe Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna da, Lengoaia eta Sistema Informatikoak sailean eta Informatika Fakultatean. EHUko Informatika Fakultateko dekanoa izan zen 2008tik 2011ra. Espainiako Informatika Zientifikorako Elkarteak (SCIE) ematen duen "Urteko Informatikaria" saria jaso duen lehen emakumea izan da. 2010 urteko edizioko saria eman zioten datu-baseen eta datu-kudeaketaren arloetan egindako lanagatik.Berak sortu zuen BDI ikerkuntza-taldeko arduraduna da gaur egun. Taldearen ikerlerroak hauek dira: Web semantikoa. Mugikorretarako aplikazioak. e-osasuna. Big data /Smart DataArtikulu zientifiko ugari argitaratu ditu datu-baseen eta datu-kudeaketaren arloetan. Azpimarratu daiteke hau: OBSERVER: An Approach for Query Processing in Global Information Systems Based on Interoperation Across Pre-Existing Ontologies, Distributed and Parallel Databases aldizkarian argitaratutakoa. BDI ikertaldetik sortutako SEBIEK izeneko spin-off enpresaren sustatzaileetako bat izan zen 2006an.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Emakumezkoa
(1958-01-01) 66 urte
Gaztelania, Ingelesa, Euskara
informatikari, unibertsitateko irakasle

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA