Arantza Portabales Santomé (Donostia, Gipuzkoa, 1973ko urtarrilaren 27a), euskal herritar-galiziar idazlea da, galizieraz nahiz gaztelaniaz idazten du. Galiziar etorkinen alaba, Donostian jaio eta hazi zen, eta 1985ean familiarekin batera Galiziako MarÃn udalerrira lekualdatu zen. Santiago de Compostelako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua, Galiziako Xuntan Finantza Goi Eskalan funtzionari bezala lan egiten du. Gaur egun Teo udalerrian bizi da.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)