Arantza Quiroga Cia
© Irekia cropped by Bernard / Wikimedia Commons / CC BY-SA 2.0

Arantza Quiroga Cia

Arantza Quiroga Cia (Irun, Gipuzkoa, 1973ko uztailaren 26a) Eusko Legebiltzarreko kidea da, VI., VII., VIII., IX. eta X. legegintzaldietan Euskadiko Alderdi Popularraren ordezkaritzat hautatua. 2009tik 2012ra Eusko Legebiltzarreko lehendakaria izan zen. 2013ko maiatzetik 2015eko urriraino, Euskal Autonomia Erkidegoko Alderdi Popularreko lehendakaria izan zen. Zuzenbidean lizentziaturik dago. Opus Deiko kide ez-juridikoa da, eta preserbatiboaren erabileraren aurka dago.2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Alderdi Popularreko zerrendaburua izan zen Gipuzkoatik eta Legebiltzarreko mahaiburu aukeratu zuten apirilaren 3an PSE-EE eta PPren aldeko botoekin. 2013ko maiatzean Euskadiko Alderdi Popularraren lehendakari izendatu zuten. 2015eko urrian, Eusko Legebiltzarrean Askatasuna eta Bizikidetza lantaldea sortzeko aurkeztutako mozioan, ezker abertzaleari ETAren indarkeria gaitzestea eskatu beharrean arbuiatzea eskatzea aski zela aldeztu zuen Quirogak, Alderdi Popularraren Espainiako zuzendaritzak ez zion halakorik onartu, eta Quirogak dimisioa eman zuen lehendakari kargu horretatik.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Emakumezkoa
(1973-07-26) 51 urte
Gaztelania, Euskara
abokatu, politikari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA