Aritz Aduriz Zubeldia (Donostia, Gipuzkoa, 1981eko otsailaren 11) futbolari profesional ohia da. Athletic Club futbol taldean aritu da aurrelari moduan. Athleticeko historiako aurrelari eraginkorrenetako bat izan zen. Futbolarien artean ez da batere ohikoa, baina 30 urte betez geroztik haren jokoak gora egin zuen nabarmen. 2017ko azaroak 15ean Athleticekin zeukan kontratua luzatu zuen, 2019ko ekainera arte. 2020ko maiatzaren 20an futbolari agur esan zion. Euskal Selekzioarekin hamabi partido jokatu zituen, eta hamabi gol lortu. Espainiako futbol selekzioarekin ere jokatu du, eta 35 urterekin (35 urte, 9 hilabete, egun 1), Espainiako selekzioarekin gola sartu duen jokalaririk helduena bihurtu zen. Jose Maria Peña Salegi getxoztarrak zuen aurreko marka, 1930ean lortua.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)