Aritz Mendiola Ardanza (Gautegiz-Arteaga, Bizkaia, 1998ko maiatzaren 12a) euskal abeslaria eta aktorea da. Ezagun egin da GoÇazen telesaileko hiru denboralditan Gari-ren papera egiteagatik. Honetaz gain beste telebista-saio batzuetan ere agertu da, LauKatu musika talde gernikarrean abesten du, eta Gaztea irratiko B Aldea saioko kolaboratzailea da.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)