Arkaitz Duran Aroca (Gasteiz, Araba, 1986ko maiatzaren 19a - ) euskal txirrindulari ohia da. Benito Duran txirrindulari profesional ohiaren semea da. 2005. urtean, 19 urterekin besterik ez zituelarik, Junior mailatik zuzen profesionaletara pasatu zen (afizionatuetan aritu gabe) eta Saunier Duval-Prodir taldean egin zuen debuta. 2012an, UCI ProTour mailako talderik aurkitu ezin zuenez gero, amateurra birkalifikatu zen Telco'm-Conor Azysa taldearekin fitxatuz eta denboraldi ikusgarria burutu zuen. Hurrengo urtean, 2013an, Portugaleko Efapel-Glassdrive talde profesionalarekin fitxatu zuen.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)