Arritxu Iribar

Arritxu Iribar

Maria Arritokieta Iribar EgaƱa, ezagunago Arritxu Iribar gisa (Zumaia, Gipuzkoa, 1963), zumaiar irrati-esataria da. Euskal filologoa da ikasketaz. Ikasketak amaitu eta gutxira, 1987az geroztik, dabil esatari Euskadi Irratian, batez ere kirolei buruzko emankizunak eskainiz. 1992an, Ramon Etxezarreta idazlearekin batera, Marino Lejarreta txirrindulariari buruzko biografia idatzi zuen. Kazetaritzatik at, 2015eko udal hauteskundeez geroztik Zumaiako zinegotzia eta alkateordea da, EH Bilduren hautetsi gisa.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Emakumezkoa
(1963-01-01) 61 urte
Euskara
kazetari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA