Arturo Elosegi

Arturo Elosegi

Arturo Elosegi Irurtia (Tolosa, 1962ko abenduaren 4a) Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, irakasle katedraduna da Landareen Biologia eta Ekologia sailean. Nazioarteko aditua da ibaien ekologiaz. Hainbat hitzaldi eman ditu gai horri buruz, besteak beste, UEUko ikastaroetako sarrerako hitzaldia 2008an izenburu honekin: Ingurumenaren aldaketa globala: biziraupena auzitan.Haren ikerketa taldean Ibai-ekosistemen funtzionamendua aztertzen dute. Giza jarduera gero eta indartsuagoek ingurumen-aldaketa globala eragin dute Lurrean. Horren eraginez, gizakia biodibertsitate-galera izugarria bultzatzen ari da eta ekosistemen funtzionamendua errotik aldatzen. Euskal Herriko ibaietan ez ezik, Europa osoko, Hego Amerikako zein Zeelanda Berriko ibaietan lan egin izan du taldeak eta lan horietatik ateratako informazioa ibaien errestaurazioan aplikatu du gero.Ikergazte kongresu guztietan batzorde akademikoko kide izan da, zientzia zehatzak eta natur zientziak arloan.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1962-12-04) 61 urte
Gaztelania, Ingelesa, Euskara
biologo, unibertsitateko irakasle

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA