Asun Garikano Iruretagoiena (Tolosa, Gipuzkoa, 1962ko abuztuaren 15a) literatura-itzultzailea, idazlea eta irakaslea da. Euskal Filologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta, gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren IRALE programako irakaslea da Gasteizen. Lan ibilbidean atzera, Garziarena (1992-1994) eta Garziarena berria (1997-1998) fanzineen editore izan zen eta Euskaltzaindiaren babespean argitaratutako Erlea (2009-2018) aldizkari literarioa editatzeaz ere arduratu zen. Horrez gain, Euskaltzaindiak berak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2021ean.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)