Bakartxo Tejeria Otermin

Bakartxo Tejeria Otermin

Miren Bakartxo Tejeria Otermin (Larraul, Gipuzkoa, 1971ko martxoaren 28a) gipuzkoar abokatu eta politikari jeltzalea da. Zuzenbidean lizentziatua; politikan sartu aurretik abokatu eta bake-epaile gisa egin zuen lan. Gaztetatik sartu zen politikan, aurrena Villabonako zinegotzi gisa, eta gerora bertako alkatea izatera iritsi zen. 2001 urteaz geroztik EAJko eusko legebiltzarkidea da; VII., VIII., IX., X., XI. eta XII. legealdietan mantendu duen postua. 2012ko azaroaren 20an Eusko Legebiltzarreko lehendakari izendatu zuten, eta X. legealdian lan horretan jardun zuen. 2016ko urriaren 21ean kargua berritu zuen XI. legealdirako. 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJren Gipuzkoako zerrendaburua eta legebiltzarreko lehendakari izateko alderdiaren hautagaia izan zen. Abuztuaren 3an hirugarrenez hautatu zuten kargurako, eta gaur egun legebiltzarreko lehendakaria da XII. legealdian. Eusko Legebiltzarreko lehendakari postura iritsitako hirugarren emakumea da, baita karguan hiru legealdiz jardun duen lehen pertsona ere.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Emakumezkoa
(1971-03-28) 53 urte
Euskara
abokatu, politikari, bake-epaile

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA