Beatriz Artolazabal Albeniz (Gasteiz, Araba, 1970eko apirilaren 3a) arabar politikari jeltzalea da. 2016ko azaroaren 28tik aurrera Enplegua eta Gizarte Politiketako Sailburua izan zen. 2020ko irailetik aurrera Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua da IƱigo Urkullu lehendakariaren hirugarren gobernuan. Euskal Herriko Unibertsitatean ekonomia ikasitakoa, arlo pribatuan lan egin ondoren, 2000. urtean jaioterriko zinegotzi hautatu zuten. Arabako Aldundiko Gizarte Zerbitzuen diputatua izan zen, eta aurretik Osakidetzako ekonomia eta finantza zuzendari izandakoa.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)