Bel Pozueta

Bel Pozueta

Maria Isabel "Bel" Pozueta Fernández (Altsasu, 1965eko irailaren 21a) nafar soziologoa, sexologoa eta sexu-hezitzailea da. Komunikabideetan ezagun egin da, halaber, Altsasu auziaren harira auzipetutako gazteen gurasoek sortutako Altsasu Gurasoak taldearen bozeramaile lanetan aritu izan delako. 2019ko martxoaren 13an EH Bilduk urte bereko Espainiako hauteskunde orokorretan koalizioaren Nafarroako zerrendaburua izango zela eman zuen aditzera. Ez zuen diputatu izatea lortu, baina azaroaren 10ean egindako hauteskundeen errepikapenean ere postu bera hartu zuen zerrendan. Hirugarren indarra izanda, eserlekua lortu zuen eta gaur egun diputatua da.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Emakumezkoa
(1965-09-21) 59 urte
Gaztelania, Euskara
politikari, soziologo, sexologo, aktibista

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA