Bernardo Atxaga

Bernardo Atxaga, agiri ofizialetako izen-deiturez Jose Irazu Garmendia —lagunartean, Joseba— (Asteasu, Gipuzkoa, 1951ko uztailaren 27a), euskal idazle entzutetsu eta nabaria da, Euskal Herrian nahiz nazioartean. Bereziki, 1988an plazaratutako Obabakoak ipuin-bildumak eman zion ospea; hainbat hizkuntzatara itzulia da. Geroztik, egungo euskal literaturaren erreferentzia nagusi bilakatu da, batez ere atzerrian, eta makina bat sari jaso du. Eleberria, ipuina, saiakera eta, neurri apalagoan, olerkigintza, antzerkia eta gidoigintza jorratu ditu. Era berean, haur literaturako lan ugari egin ditu. 2007az geroztik euskaltzain osoa da.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1951-07-27) 73 urte
Gaztelania, Ingelesa, Euskara
gidoilari, idazle, poeta, haur literatura idazle

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA