Blanca Urgell

Blanca Urgell Lázaro (Gasteiz, Araba, 1962ko abuztuaren 6a) irakaslea eta filologoa da. Euskal Filologian doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra, 2002tik. Lexikografian aditua. Bederatzi urte eman zituen Orotariko Euskal Hiztegian lan egiten. Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko kide da. "2000. urtean 'Larramendiren "Hiztegi Hirukoitza"-ren osagaiez' izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Joseba Lakarraren zuzendaritzapean.2009tik 2012ra Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburu aritu zen Patxi Lópezen gobernuan, independente gisa. 2015eko uztailaren 17an euskaltzain urgazle izendatua izan zen. 2017, eta 2019an Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da giza zientziak eta artea arloan.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Araba
Emakumezkoa
(1962-08-06) 62 urte
Euskara, Gaztelania
filologo, politikari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA