Carlos Ciriza

Carlos Ciriza (Lizarra, 1964) Nafarroa Garaiko margolari eta eskultorea da. Familiako giroak bultzatuta, Iruñeko Arte Aplikatuen eta Arte Ofizioen Eskolan sartu zen. Gazterik pinturatik bideratu zuen bere artegintza, baina luze gabe eskulturan ere hasi zen lanean. 1984an hasi zen erakusketak egiten, eta Iruñean finkatu zen.Sendo heldu dio eskultura monumentalak egiteari. Zuretik eta harritik hasi eta, gero, bere estiloa biribiltzen eta zehazten joan zen, eta beste material batzuk moldatzen hasi, burdina batez ere. 30 urteko ibilbidean zaildu da eta hainbat sari irabazi ditu. Iruñeko Napardi Gastronomia Elkarteak hari 2017ko ekainean esleitutako sarian nabarmendu duenez, urte hauetan "bilaketa etengabe batean aritu da, materia, bolumen eta orekaren artean; bertan, espazioa geratzen da agerian XXI. mendeko funtsezko eta ezin besteko elementutzat".Bere formatu handiko eskulturak espazio publikoetan ikusten dira Nafarroan, batez ere errepide nagusietan, adibidez, Donejakue bideko Frantses Bide nagusian. Europan eta Amerikan ere sakabanatzen dira bere eskulturak eta, 2017an, Mexiko, Alemania eta Estatu Batuetako mandatuetan zebilen lanean.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1964-01-01) 60 urte
Gaztelania
eskultore

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA