Carlos Jose Iturgaiz Angulo (Santurtzi, Bizkaia, 1965eko urriaren 20a) politikaria da. Euskadiko Alderdi Popularraren presidentea izan zen 1996tik 2004 arte, Eusko Legebiltzarreko kidea, eta Europako Legebiltzarreko parlamentaria. 2019ko apirilaren 3an utzi zuen politika, baina 2020ko otsailaren 23an 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan PP-C's koalizioan zerrendaburu izendatu zuten.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)