Dani Fano (Donostia, 1968-) irudigile eta komikigile gipuzkoarra da. Ardi Beltza, Elhuyar zientzia eta teknologia, Kale Gorria, Ipurbeltz, H28 eta Xabiroi komunikabide idatzietan kolaborazioak egin izan eta egiten ditu, eta azken horren koordinatzaile eta sustatzaileetakoa da. Xabiroi-ren aleetan 2005 eta 2007 artean bere lehendabiziko lan luzea izango zena argitaratzen joan zen eta 2010 urtean albumean plazaratu zuen, TeleATOI: Kalabaza Haluzinogenoak izenburukoa. Halaber, bestelako liburuetan, fikziozkoetan eta didaktikoetan, ilustrazioak egin ditu. 2018an Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak nobela grafikoa plazaratu zuen Astiberrirekin.Haren hitzetan, "gaur egun, hau ogibidetzat hartuta, arkatz, pintzel eta Photoshoparen eskulangilea besterik ez naiz, lan honekin disfrutatzen duena, eta mandatuak garaiz ematen saiatzen dena makarroiak eta martiniak ordaindu ahal izateko".
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)