Daniel Landart
© Xabier Eskisabel / Wikimedia Commons / CC BY-SA 3.0

Daniel Landart

Daniel Landart (Donoztiri, 1946ko abenduaren 11 - ), "Daniel Arberu", "Laguna" eta "Mutiko gazte bat" ezizenez ere ezaguna, Nafarroa Behereko euskal idazle eta antzerkigilea da. Tipografoa bizibidez, Gazte, Pan-pin, Herria, Enbata eta Egan aldizkarietan eman ditu argitara idazlan garrantzitsuenak. Enbata mugimendu politikoko kidea da. Antzerkigintzan, Piarres Larzabalen ikasle izana da. Antzerkiez gain, olerkigintzan ere aritu da. Hainbat kantarik eta musika taldek musika jarri diete. Euskal Kultur Erakundearen zuzendariorde egon da 2010 arte.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Baionako barrutia
Gizonezkoa
(1946-12-11) 77 urte
Euskara, Frantsesa
itzultzaile, idazle, antzerkigile

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA