Eduardo Gurbindo
© Kuebi = Armin Kübelbeck / Wikimedia Commons / CC BY-SA 3.0

Eduardo Gurbindo

Eduardo Gurbindo Martínez, (Iruñea, 1987ko azaroaren 8a) eskubaloi jokalaria da. Eskuin lateral moduan jokatzen du ASOBAL Ligako CB Valladolid taldean. 1,94 neurtzen du eta 88 kg-ko pisua du.Espainiako Eskubaloi Selekzioarekin internazionala izan da, eta 2012. urtean 2012ko Udako Olinpiar Jokoak jokatzera deitu zuten. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro, esku hartu, eta brontzezko domina eskuratu zuen eskubaloian, Espainia ordezkatuz; Frantziako taldearen (urrezko domina) eta Danimarkako taldearen (zilarrezko domina) atzetik sailkatu zen Espainia. Tokion, honako hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Julen Aguinagalde, Rodrigo Corrales, Alex Dujshebaev, Raúl Entrerríos, Ángel Fernández Pérez, Adrià Figueras, Antonio García Robledo, Aleix Gómez, Gedeón Guardiola, Eduardo Gurbindo, Jorge Maqueda, Viran Morros, Gonzalo Pérez de Vargas, Miguel Sánchez-Migallón,Daniel Sarmiento Melián eta Ferran Solék.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Nafarroa Garaia
Gizonezkoa
(1987-11-08) 37 urte
Gaztelania
eskubaloi jokalari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA