Eider Rodriguez
© bsarasola / Wikimedia Commons / CC BY-SA 3.0

Eider Rodriguez

Eider Rodriguez Martin (Errenteria, Gipuzkoa, 1977ko maiatzaren 18a) euskal idazlea da. Publizitate eta Zinema ikasketak egin zituen. Kazetari lanetan ibili da artikulu ezberdinak argitaratuz, besteak beste, The Balde, Oarsoaldeko Hitza, eta Hitzak eta ideiak aldizkari eta egunkarietan. Editore eta gidoilari lanetan ibili izan zen eta gaur egun irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.Bereziki ipuingintzan nabarmendu da, 2004an Eta handik gutxira gaur kaleratu zuen eta ordudanik beste hiru liburu argitaratu ditu: Haragia (2007), Katu jendea (2010) eta Bihotz handiegia (2017). Katu jendea ipuin liburuak XI. Igartza saria irabazi zuen (2008). 2021ean lehen eleberria argitaratuko du, Eraikuntzarako materiala, Susa argitaletxearen eskutik. Literatur sorkuntzaz gain itzulpenak egiten ditu eta ipuin liburuak gaztelaniara itzuli ditu: Y poco después ahora (2007), Carne (2008), Un montón de gatos (2012) eta Ortigas: antología de relatos (2013). 2012an EIZIE eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin Katu jendearen bost itzulpen egin ziren: gaztelania, euskaratik frantsesera, gaztelaniatik frantsesera, nederlanderara eta alemanera.Komiki gidoigintza lanak ere egin ditu, Xabiroi aldizkarirako istorio laburrak sortuz zenbait marrazkilarirekin lankidetzan. Julen Ribas marrazkilariarekin sortutako Santa Familia komiki albuma argitaratu zuen Ikastolen Elkarteak 2017ko urrian. 2018an bi Euskadi Sari jaso zituen: bata, Euskarazko Literatura kategorian, Bihotz handiegia lanagatik, eta bestea, Haur eta Gazte Literaturarenean, Santa Familia lanagatik (Julen Ribasekin sortua).

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Emakumezkoa
(1977-05-18) 47 urte
Gaztelania, Euskara
idazle, unibertsitateko irakasle, kazetari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA