Elias

Elias (hebreeraz: אֵלִיָּהוּ‎, Eliyahu, «Yahve ene Jainkoa da»; antzinako grezieraz: Ηλίας, Elías; asirieraz: ܐܸܠܝܼܵܐ, Elyāe; latinez: Helias; arabieraz: إلياس‎, Ilyās; Tisbe, egungo Jordania, K.a. IX. mendea) Israelgo Erresumako profeta izan zen. Akab, Okozias eta Joram erregeen garaian bizi izan zen. Akab erregearen garaian (K.a. 873-K.a. 853. urteen inguruan), Israelgo erregeen apostasiak arriskuan jarri zuen monoteismoa indartzen saiatu zen. Baalen profetak hil zituen eta ekintza horregatik Jezabel erregina kontra jarri zitzaion. Horeb edo Sinaira ihes egin behar izan zuen hargatik. Israela itzulirik, Nabot hil izana aurpegiratu zion Akab erregeari. Azkenik, suzko gurdi batean eraman zuten zerura, Eliseo bere jarraitzailearen begien aurrean. Munduaren azken egunetan itzuliko omen da berriro, bukaera iragarriz.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Pirinio Atlantikoak
Gizonezkoa
(1980-10-15) 44 urte
Frantsesa
musikagile, abeslari, egile abeslari, gitarra-jotzaile

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA