Elisabeth Pinedo Saenz (Amurrio, Araba, 1981eko maiatzaren 13a), kirol arloan Eli Pinedo deitua, eskubaloi jokalari profesional ohia eta enpresaburua da. 1999tik 2016ra bitartean aritu zen profesionaletan, Bera Bera (Donostia, Gipuzkoa), Itxako (Lizarra, Nafarroa Garaia), Ribarroja (Valentziako Autonomia Erkidegoa, Espainia), Sagunto (Valentziako Autonomia Erkidegoa, Espainia) eta Odense (Danimarka) taldeekin. Espainiako selekzioarekin, 201 partida jokatu zituen, brontzezko domina irabazi 2012ko Olinpiar Jokoetan, eta 438 gol sartu.Eskubaloiko ibilbidea bukatu baino lehentxoago, bere taldekide ohi Bea Fernandezekin batera London717 arropa ekologikoaren marka sortu zuen, eta orain enpresa horren buru dabil lanean, Madrilen (Espainia).
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)