Eneko Atxa Azurmendi (Zornotza, Bizkaia, 1977ko irailaren 14a) euskal sukaldaria da. Larrabetzuko Azurmendi jatetxearen jabea da. Enekok Leioako Ostalaritza Eskolan ikasi zuen. Hainbat jatetxetan egin du lan, esaterako: Baserri Maitean, Zaldua Erretegian, Galdakaoko Andra Marin, Martin Berasategiren jatetxean, Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxean eta Axpeko Etxebarrin.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)