Eneko Barberena

Eneko Barberena

Eneko Barberena (Arrasate, Gipuzkoa, 1983ko uztailaren 3a) euskal idazlea, aezkoar jatorrikoa. Zuzenbiden lizentziatua bi liburu idatzi ditu eta hainbat ipuin labur argitaratu zituen Gara egunkarian. Manex Agirrerekin Kulturisten Kofradia sortu zuen eta hainbat antzezlan egin zituzten Euskal Herrian. Anger musika taldearentzako letra bat ere egin zuen. 2004an Lurrunak ez du oraindik kristalik estali poema bilduma argitaratu zuen Gaztesarearekin. Liburu hau copyleft lizentziarekin argitaratu zuen. Liburu horretako poema bat (Dakar) Joseba Tapiak musikatu zuen Real Politik lanean. 2015eko udal hauteskundeetan EH Bildurekin aurkeztu zen alkatetzarako, ordutik zinegotzi moduan lan egiten du Arrasateko udaletxean. 2021ko urtarrilean (H)ilbeltza beka irabazi du Xukunetatik aldendu ahala liburua idazteko.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1983-07-03) 41 urte
Euskara, Gaztelania
idazle

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA